54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko abenduaren 20an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 18an, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez zitzaten, argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Epe horretan ez denez inolako alegaziorik aurkeztu edo jaso, onetsitako aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluaren 1. apartatuaren amaieran xedatuarekin bat.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 42.097,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 195.510,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 650,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 0,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 573.127,55 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 52.425,49 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 863.810,04 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 241.807,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.900,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 630.568,11 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 872.375,11 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko otsailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1802681