54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, suhiltzaile-kabo izateko 18 lanpostu kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko 18 lanpostu kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko prozeduran, Carlos Aristu García jaunak eta David Fernández Gazpio jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen kontra. Aipatu deialdia Barneko zuzendari nagusiak urtarrilaren 31n emandako 279/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2017ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 20koan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko martxoaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1803117