2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2018ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an.
Zubietan, 2018ko otsailaren 2an.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.
ERANSKINA
Zubietako udaleko langileen plantilla organikoa
Funtzionarioak
1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, EGA edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.
2. Kontu-hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebe-Santesteban, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %19,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, EGA edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.
3. Zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, B1 edo baliokidea. Egoera: jardunean.
Lan-kontratudun finkoak
1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %25,85. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; jakite maila, EGA edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.
Funtzionarioen izenen zerrenda
Zerbitzu anitzetako langilea: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. 3. gradua. Antzinatasuna: 2004/06/26.
Administrazio araubideko kontratudunen izenen zerrenda
Idazkaria: Miguel Jose Belarra Tellechea. Maila: A. 4. gradua. Antzinatasuna: 1992/07/01.
Kontu-hartzailea: Aitor Navarro Aristorena. Maila: B. Antzinatasuna: 2013/07/15.
Lan-kontratudunen izenen zerrenda
Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000/11/02.
Iragarkiaren kodea: L1802042