54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 2125. lurzatian.
Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2018ko otsailaren 19an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Marcos Yaniz Pegenautek eta Marisa Fenaux Solak sustatutako xehetasun-azterketa. Horren xedea da 1. poligonoko 2125. lurzatiak (Villatuertako Arellano kalea 3) 1. poligonoko ondoko 1183. lurzatiarekin daukan lerrokadura aldatzea. Hona hemen aldatzen den hirigintza araua:

Xehetasun-azterketa honekin 1. poligonoko ondoko 1183. lurzatiarekin daukan gehieneko lerrokadura aldatzen da, 2 metrora.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Villatuertan, 2018ko otsailaren 23an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1802752