54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia A, D, E, I, J eta O jarduketa unitateetan. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2018ko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “A, D, E, I, J eta O jarduketa unitateetako Hiri-jarduketarako plan berezia, mugetarako distantzia” izenekoa, Udalak berak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Foru Legearen 72.1 a) artikuluan xedatua betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da Udalaren bulegoetan hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Villatuertan, 2018ko otsailaren 23an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1802708