54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasan 2018rako

Urraulgoitiko Udalak, 2018ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, jarraian ematen diren erabakiak hartu zituen, horiek guztiak 2018ko Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruzkoak.

Lehenbizikoa.–Onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza noiz sortzen den epearen arabera. 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira.

Bigarrena.–%8 karga-tasa onestea 2018ko Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulgoitin, 2018ko otsailaren 20an.–Alkatea, Juan Francisco Iriguibel Iturri.

Iragarkiaren kodea: L1802706