54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIáN

Aldaketa, Hiri-jarduketarako plan berezian, 13. sektoreko 1. eta 5. lurzatiei dagokiena. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2018ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, indarrean dagoen planeamenduaren zati bat aldatzeko, hain zuzen ere, San Adriango Udal Plan Orokorreko 13. sektoreko 1. eta 5. lurzatiei eragiten diena. Horren xedea da “sestra gaineko solairu kopurua, gehienez ere” eta “eraikinaren altuera” aldatzea. Sustatzailea Maquinaria Ferlo SA da, Myriam Sola Marzo arkitektoak aurkeztutako proiektuari jarraikiz.

Bigarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzea hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du Hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere. Horri dagokionez, interesdunen eskura gelditu da tramitatutako administrazio espedientea, Udal Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean; jendeari harrera egiteko ordutegian eginen da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30ak arte.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Hiri-jarduketarako plan bereziaren esparruan sarturik dauden lurren jabeei”.

San Adrianen, 2018ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1802651