54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Aldaketa ordenantza fiskaletan tarifak eguneratzeko eta Udalaren 2018rako zerga-tasak, prezio publikoak eta zergak finkatzeko. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Petilla Aragoiko udalerrian egun indarrean dauden tasa eta prezio publikoak arautzen dituzten udal ordenantzetan, tarifak eguneratzeko. Jarraian ematen diren udal karga-tasak, indizeak eta portzentajeak finkatzen dira 2018ko ekitaldirako:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea jarraian ematen diren zerga-tasak Udalaren 2018ko zergetarako:

A.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasak, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen direnak:

A.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,30 karga-tasa ezartzea.

A.2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,30 karga-tasa ezartzea.

B.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergarako (EIOZ), %2,50 karga-tasa ezartzea.

C.–Aplikazio portzentaje hauek onestea Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako:

Karga-tasa: %20, aplikatu eta gero sortzen den zerga-oinarriaren gainean, ondoko indize hauen arabera:

  • 5 urte bitarteko aldia: 3,3.
  • 10 urte bitarteko aldia: 3,2.
  • 15 urte bitarteko aldia: 3,1.
  • 20 urte bitarteko aldia: 3,1.

D.–Egungo indize-eskala ezartzea 2018rako Ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei aplikatzeko: 1,4 indizea aplikatzea Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.

E.–Jarraian heldu diren tarifak eta tasak onestea:

Ur horniduraren tasa:

ETXEKOA, GUTXIENEKOA

0,00 eta 18,00 m³ artean

10,780 euro/urtea

18,01 m³ baino gehiago

0,6000 euro/m³

GARAJETAKO URA

0,00 eta 18,00 m³ artean:

10,780 euro/urtea

18,01 m³ baino gehiago

0,715 euro/m³

F.–Saneamendu kuotaren zenbatekoa NILSAk ekitaldi bakoitzerako ezarri beharrekoa izanen da.

Bigarrena.–Hasiera batean onestea ordenantza fiskaletan aldaketa egiteko espedientea, tarifak eguneratzekoa.

Hirugarrena.–Hasiera batean onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2018ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1 b9 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantza fiskaletan aldaketa egiteko espedientea, tarifak eguneratzekoa, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Petilla Aragoin, 2018ko urtarrilaren 19an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L1802712