54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, desjabetze-espedienteak ukitutako finka okupatu aurreko aktak egiteko, San Gregorio kaleko 21eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarekin bat

Iruñeko Udalak 2017ko azaroaren 30eko osoko bilkuran erabakita (2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 16an), San Gregorio kaleko 21ean oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onetsi zen, 2017ko ekainaren 1eko osoko bilkuran erabaki baten bidez onetsitako plan bereziarekin bat (2017ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hura, uztailaren 22an).

Halaber, Nafarroako Gobernuak 2018ko otsailaren 14an hartutako erabakiaren bidez adierazi zen “San Gregrorio kaleko 21eko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela, nahitaez desjabetzeko.

Horrenbestez, Iruñeko Udalak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan adierazitakoarekin bat, erabaki du deitzea desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen jabeei eta titularrei, norbanako zedulatan jakinaraziko zaien moduan, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta “Diario de Navarra” eta “Diario de Noticias” egunkarietan argitaratuko diren iragarkietan ere, okupatu aurreko aktak egiteko, ondotik zehazten den tokian, egunean eta orduan, ezertan ukatu gabe finkara joateko aukera, beharrezkotzat joz gero:

TOKIA

EGUNA

ORDUA

Iruñeko Udalaren Birgaitze Bulegoa. Hilarión Eslava kalea, 1 bis, Iruña (Nafarroa)

2018ko apirilaren 19a

10:00ak

Iragarki honek, indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, identifikatu ezin izan diren interesdunei, ukitutako ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide jakinik gabekoei jakinarazteko balio izanen du, halakorik egonez gero.

Ukitutakoak edo horien ahaldunak agertuko dira, Nortasunaren Agiri Nazionala aldean daramatela, baita beren titulartasuna frogatzen duten agiriak ere, eta perituak eta notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

Interesdunek beren eskura izanen dituzte espedientea eta planoak Iruñeko Udalaren Birgaitze Bulegoan, Hilarión Eslava kaleko 1 bis helbidean.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1 artikuluko a) apartatuan eta aplikagarri den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, baita Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan ere, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2018ko otsailaren 23an.–Birgaitze Bulegoko Zuzenbideko lizentziaduna, Enrique G. Zapata Vázquez de Prada.

Iragarkiaren kodea: L1802698