54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea,
aldatzea eta kentzea

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DPLO, hemendik aurrera) xede nagusia du pertsona fisikoen eskubide oinarrizkoak bermatzea eta babestea, bereziki haien ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea. Xedapen gehigarriak xedatzen duenez, fitxategi eta tratamenduek, Datuak Babesteko Erregistroan inskribaturik egon ala ez, lege honetara egokitu beharko dute, eta titulartasun publikoko fitxategien ardura duten administrazio publikoek fitxategia arautzeko behar den xedapena onetsi beharko dute, edo egungoa egokitu.

Alde horretatik eta eskubide hauek egiazki erabiltzeko behar den informazioa herritarren eskura jartzeko xedearekin, DPLOaren 20. artikuluak ezartzen du ezen, datu pertsonalak badituzte, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa dela orotariko xedapen bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

DPLOaren 20. artikulu bereko 2. atalean zehazten da fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenak izan behar duen gutxieneko informazioa, herritarrei errazteari begira fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideen erabilera, Legeak berak hala aurreikusten baitu.

Azkenik, fitxategi automatizatua sortu, aldatu eta kentzeko xedapen orokorra argitaratu ondoan, DPLOaren 39. artikuluak ezartzen du Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko betebeharra.

Esan diren guztien indarrez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren 1. idatz-zatiko a) letraren ondorioz esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Ondotik zehazten diren fitxategiak sortzea, lehen eranskinean deskribaturiko xehetasunekin:

1. Gardentasuna.

Bigarrena.–Onestea ondotik zehazten diren fitxategien aldaketa, bigarren eranskinean deskribaturiko xehetasunekin.

a) Udal lizentziak.

b) Ludoteka.

Hirugarrena.–Onestea ondotik zehazten den fitxategia kentzea, eta datu horien destinoa jada badagoen fitxategi bat da.

a) Udako eskola: fitxategi hori kendu da, eta datuak “Jarduerak, ikastaroak, mintegiak eta jardunaldiak” izeneko fitxategian sartu dira, ebazpen honetan egindako aldaketekin bat.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea sortzeko xedapena eta harekin batean doan eranskina.

Bosgarrena.–Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzea ebazpenen honen lehen puntuko zerrendan agertzen diren fitxategien sorrera.

Olaztin, 2018ko otsailaren 2an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

I. ERANSKINA

Fitxategiaren izena: gardentasuna

a) Xedea: jarduera publikoaren gardentasun betebeharra betetzea, modu aktiboan eta pasiboan, datuetan sartzeko eskubidea kudeatzea eta gobernu onaren printzipioak betetzea.

b) Ukitutako pertsonak edo taldeak: informazioa eskuratzea eskatzen duten eta antolaketan parte hartzen duten pertsonak, hautetsiak eta konfiantzazko karguak barne.

c) Datu-bilketarako prozedura: eskabideak eta kontratuak, subjektuen beraien adierazpenak.

d) Datuen jatorria: interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

e) Fitxategiaren egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa edo IFZ, telefonoa, posta helbidea edo helbide elektronikoa, sinadura edo hatz-marka, sinadura elektronikoa eta langileen erregistro zenbakia.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibila, adina, ama hizkuntza, irudia, sexua, jaioteguna, jaioterria, nazionalitatea.

–Inguruabar sozialen datuak: bizitegiaren edo etxebizitza, familia egoera, jabetzak edo ondasunak, zaletasunak eta bizimoduak, klub eta elkarteetako kidetzak, lizentziak, baimenak.

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak: prestakuntza eta titulazioak, esperientzia profesionala, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

–Lanbideari buruzko datuak: lantokia.

–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak: diru-sarrerak, errentak, inbertsioak, ondasunak, nominako datuak, zergak, kenkariak, hipotekak, sorospenak, irabaziak.

–Transakzioen gaineko datuak: hornituriko ondasunak, jasotako ondasunak, finantza transakzioak, konpentsazioak, kalte-ordainak.

–Babes berezia duten datuak: ideologia, sindikatu afiliazioa eta sinesmenak.

f) Tratamendu sistema: zati batean automatizatua.

g) Lagatzeak: informazioa eskatzen dutenei edo gardentasunaren atarira sartzen direnei.

h) Nazioarteko transferentziak: ez da egiten.

i) Fitxategiaren arduraduna: Olaztiko Udala.

j) Eskubideak zer unitate edo zerbitzutan erabili: Udaleko Erregistro Orokorrean.

k) Segurtasun maila: maila altua.

II. ERANSKINA

a) Udal Lizentziak izeneko fitxategia aldatu da honako parametro hauetan:

–Egungo izena: Hirigintza.

–Xedea: obra-lizentzien kontrola eta kudeaketa, jarduerena eta beste komunikazio batzuena, bai eta hirigintza planteamendua eta hirigintzaren arloko zenbait espedienteren kudeaketa.

–Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena: izen-deiturak, NANa, IFZ, pasaportea, helbidea, telefonoa, jabetzen deskribapena, baimenak eta lizentziak, ezaugarri sozialak, administrazioko arau-hausteak.

–Tratamendu sistema: mistoa.

b) Ludoteka izeneko fitxategia aldatu da honako parametro hauetan:

–Egungo izena: jarduerak, ikastaroak, mintegiak eta jardunaldiak.

–Xedea: Udalaren alorretatik eta departamentuetatik egiten diren jardueren, ikastaroen, mintegien eta jardunaldien kontrola eta kudeaketa, horien sustapena eta publizitatea barne.

–Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, inguruabar sozialak, ezaugarri pertsonalak, irudiak eta osasuna.

–Tratamendu sistema: mistoa.

Iragarkiaren kodea: L1801633