54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2018ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Olaztiko Udalak, 2018ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, aho batez onetsi zituen Olaztiko Udaleko langileen 2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Testu osoa jarraian agertzen da.

Ikusirik 138/2017 Foru Agindua, abenduaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2018ko lan egutegia.

Ikusirik 614/2017 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunak zehazten dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Langileria, Ekonomia eta Ogasunaren Informazio Batzordeak 2018ko urtarrilaren 19ko bilkuran emandako aldeko irizpena aintzat harturik.

Bozketa egin eta aho batez onetsi da:

Lehenbizikoa.–Olaztiko Udalaren zerbitzuko langileen 2018ko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2018rako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Apirilaren 30a: Maiatzaren 1eko zubia.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Uztailaren 26a: Santa Ana (bertako festa eguna).

–Uztailaren 27a: herriko festak.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Udal bulegoak itxita egongo dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2018ko lan egutegian.

Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izango da.

Baliogabeak izango dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak, apirilaren 30a izan ezik.

Bigarrena.–Udaleko langileendako, lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izango da eta honela banatuko da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izango dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

–Langile bakoitzak 20 orduko poltsa bat izango du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olaztiko Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea eta udal honetako langileen ordezkariei igortzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Olaztin, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1801328