54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Xehetasun-azterketa, UE-6 unitatearen 1. poligonoko 321. lurzatian. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalaren alkate udalburuak, 2018ko otsailaren 20an, hasiera batean onetsi zuen UE-6 exekuzio unitatearen 1. poligonoko 321. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Alberto Hermoso de Mendoza Domínguez de Vidaurretak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Mendigorrian, 2018ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1802707