54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Aldaketa Udal Planeko Eraikingintza-ordenantzan.
Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2018ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Itzako Udal Planeko aldaketa xehatua egiteko espedientea, Udal Planeko Eraikingintza-ordenantzaren 6. eta 44. artikuluei dagokienez. Udalak sustatu du aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Itzan, 2018ko otsailaren 19an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1802746