54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa, Garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloko jarduketak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Galarko Udalak, 2017ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, Garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloko jarduketak arautzen dituen ordenantzan. Iragarkia 2017ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 27an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Getze Galarren, 2018ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

ALDAKETA, GARAPENERAKO NAZIOARTEKO LANKIDETZAREN ARLOKO JARDUKETAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

Egin diren aldaketak

5. artikulua. Funtsen jatorria eta horien banaketa, garapenerako lankidetzaren alde.

2.–Orientazio moduan, ekitaldi bakoitzean garapenerako laguntzaren modalitateetarako erabilgarri dauden funtsak honela banatuko dira:

URTEKO PROIEKTUEN DEIALDIA

URTE ANITZEKO PROGRAMEN DEIALDIA

BANAKAKO LAGUNTZAK

SENTSIBILIZAZIO ETA HARRERA PROIEKTUAK

LANKIDETZA ZUZENA

LANKIDETZA KULTURALA

FUNTSETAKO EKARPENA

%50

%25

%7

%7

%7

%2

%2

3.–Tokiko Gobernu Batzarrari ahalmena ematen zaio, berariaz, ezarri diren portzentaje horiek aldatzeko.

4.–Ekitaldi bakoitzeko urriaren bukaeran ez badago konprometituta hasiera batean jarritako kreditua, zinegotzi delegatuak Tokiko Gobernu Batzarrari proposatzen ahalko dio zer xede zehatzetarako erabili kreditu erabilgarriak, lehentasuna izanik nazioarteko lankidetzaren eremuak.

13. artikulua. Baremazioa.

Programak eta proiektuak irizpide hauen arabera puntuatuko dira.

1.–Proiektuaren edo programaren kalitate teknikoa: (35 puntu gehienez).

1.1. Garatu nahi den proiektuaren edo programaren oinarriak, haren ingurunea, etab.

1.2. Proiektua zein sektoretan sartzen den, sektore haren egoerari buruzko informazioa (ingurunea, baliabideak, azpiegiturak...).

1.3. Ekintzaren beharra erakusten duten arrazoiak, zehaztutako helburuak eta proposatutako jarduerak koherenteak izatea haien artean.

1.4. Ekintzaren bideragarritasun teknikoa (atal honi buruzko informazioa ezinbestekotzat jotzen da ekoizpena eta azpiegiturak ukitzen dituzten proiektuen kasuan).

1.5. Proiektuak gerora izanen duen jasangarritasuna bertako baliabideekin. Berrikuntza eta originaltasun maila.

1.6. Aurreko urteetako proiektuen gainekoak izatea; hau da, proiektu haien oinarri izan ziren beharrak izatea oraindik, eta proiektu haiek ongi garatu izana eta entitate finantzatzaileen aniztasuna handitu izana.

2.–Sektoreak.

2.1. Azpigaraturiko herrialdeetako edo garapen bidean daudenetako giza baliabideen prestakuntza: 5 puntu.

2.2. Osasunaren, etxebizitzaren eta hezkuntzaren sustapena: 4 puntu.

2.3. Behar handiena duten populazio sektoreak: haurrak, emakumeak, indigenen komunitateak, errefuxiatuak, lekuz aldarazitakoak, gutxiengo etnikoak eta hiri zein landa inguruneetako pobrezia poltsak: 4 puntu.

3.–Kokapen geografikoa.

3.1. Iberoamerikako, Afrika Iparraldeko, Saharaz Hegoaldeko Afrikako, Indiako eta garapen-indize baxuko herrialde asiarrak: 7 puntu. Edonola ere, eremu horien barnean lehentasuna izanen dute giza garapenaren indize txikiena duten herrialdeek, Nazio Batuen Garapenerako Programan ezarritakoaren arabera.

3.2. Latinoamerikan garapen erlatibo handiena duten herrialdeei dagokienez, landa eta hiri inguruneetako pobrezia poltsetan eta behar handieneko populazio sektoreetan eragina duten ekintzak: 4 puntu.

4.–Eskatzaileak eta parte-hartze maila.

4.1. Tokiko GKEek edo beraien arteko elkarteek aurkeztutako ekintzak; egoitza eta funtzionamendu iraunkorra Galar Zendean izan behar dituzte, eta parte-hartzaileen artean argi banatuta egon behar dute edukiek eta erantzukizunek, edo proiektuan edo programan zuzenean sartuta egon behar du Galar Zendeako pertsona batek edo erreferentzia frogatua duen batek: 10 puntu.

4.2. Independentea eta kaudimen argikoa den entitate batek ekintzak ebaluatzea gauzatzean berean eta/edo amaitutakoan: 4 puntu.

4.3. Egoitza edo helbide soziala Galar Zendean ez baina Nafarroan baduten gobernuz kanpoko erakundeen taldeek aurkeztutako ekintzak: 3 puntu.

5.–Garapen ekintzen araubidea eta onuradunak.

5.1. Ekintzek gobernuz kanpoko erakundeen beren eta/edo beste erakunde edo instituzio batzuen kofinantziazioa izatea, proiektu edo programaren kostuaren %25etik gorako portzentajean: 5 puntu.

5.2. Bideragarri eta jasangarritzat jotzen diren ekintzak; hau da, laguntza amaitu ondoren ere eraginak jarraitzea ekartzen dutenak, egoera objektiboa eta populazio onuraduna kontuan harturik: 5 puntu.

5.3. Populazioen edo komunitateen garapen ekonomiko eta sozialaren eta giza garapenaren beharrei zuzenean erantzutera edo konpontzera jotzen duten ekintzak; bereziki, behar handiena duten populazio sektoreen beharrak. Saiatu behar da ekintza horiek herrialde hartzaileetako biztanleen mendekotasunik ez sortzen eta enplegua sortzen: 4 puntu.

5.4. Proiektuan onuradunek parte hartzea aurreikusten duten ekintzak, bai prestatze eta diseinu lanetan bai gauzatzen eta jarritako baliabideak kudeatzen: 4 puntu.

5.5. Tokiko talde eta erakundeen autogarapena eta autokudeaketa indartzen eta/edo ahalbidetzen laguntzen duten ekintzak: 3 puntu.

5.6. Jardueretan edo proiektuetan parte hartzen duten laguntzaile sozialen kopurua (boluntarioak, objektoreak, etab.): 3 puntu.

Gutxienez ere 40 puntu lortzen dituzten programek eta proiektuek izanen dute diru-laguntzarako eskubidea. Gainerakoentzat, urteko deialdiko diru kopuru osoa programa eta proiektu bakoitzak, baremazioa egin ondoren, lortzen dituen puntuen arabera banatuko da. Betiere, 16. artikuluko baldintzak beteko dira.

16. artikulua. Zenbatekoa eta gauzatzeko epeak.

1.–Diruz lagunduko diren proiektuek 20.000 euroko kostua izanen dute gehienez. Proiektuak kostu handiagoa badu, diru-laguntza zein azpiproiektutarako eskatzen den zehaztuko da eskaeran; azpiproiektu hori argi identifikatzen den unitate gisa agertuko da, eta hamabi hilabetetik beherako exekuzio epea izanen du.

2.–Diruz laguntzen diren programek lau urteko exekuzio epea izanen dute gehienez, eta 80.000 euro inguruko aurrekontua; hori urtekoetan hainbanatuko da, udal honek finantzatu ahal izateko.

3.–Bi kasuetan, eskaeraren guztizkoan %15-%30 artekoa izanen da diru-laguntzaren zenbatekoa, gehienez ere 4.000 euro proiektu bakoitzeko edo programarako urteko ekarpeneko.

Iragarkiaren kodea: L1801390