54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa, Hiltegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2017ko azaroaren 23an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, Hiltegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

2017ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, bai eta Udalaren iragarki-oholean ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, testu osoa argitara ematen da jarraian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean indarrean sar dadin.

Baztanen, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

2018ko TARIFEN ERANSKINA

3.–Baztango hiltegiko zatikatze-gela

Behikia zatitzea (kanaleko pisua: 270 kilo edo gutxiago)

0,50 euro/kiloa

Behikia zatitzea (kanaleko pisua: 270 kilotik gora)

0,45 euro/kiloa

Behi-aziendako animaliak ontziratzea (makina erabiltzea)

20,00 euro/unitatea

Behikia hezurgabetzea

0,30 euro/kiloa

Behikia ontziratzea

0,36 euro/kiloa

Ardia zatitzea (txuletak egitea, etab.)

0,80 euro/kiloa

Arkumea/antxumea zatitzea (txuletak egitea, etab.)

1,00 euro/kiloa

Ardi-aziendako animalien kanala bi puskatan zatitzea

1,00 euro/unitatea

Txerrikia zatitzea (kanaleko pisua: 160 kilo edo gutxiago)

0,30 euro/kiloa

Txerrikia zatitzea (kanaleko pisua: 160 kilotik gora)

0,25 euro/kiloa

Txerrikumearen kanala bi puskatan zatitzea

1,00 euro/unitatea

Txerrikumea ontziratzea

0,50 euro/unitatea

Kiloko prezioari dagokion BEZa aplikatuko zaio.

Tarifa hauek dagokion KPIaren arabera igoko dira hurrengo ekitaldietako urtarrilaren 1ean, salbu eta aldatzen badira.

Iragarkiaren kodea: L1802279