54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ezkontza zibila egiteko eskumenak beste baten esku uztea

Barasoaingo Erregistro Zibilean ezkontza zibilaren 1/2018 Espedientea tramitaturik eta hura 2018ko maiatzaren 5ean Barasoaingo udaletxeko bilkura aretoan egiteko asmoa dagoenez, udal honetako alkate Rita Roldán Murillok, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren otsailaren 22ko 14/2018 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat:

Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi Juan Echeverría Lecumberri eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ondorioak sortuko ditu ebazpena sinatzen denetik.

Bigarrena.–Ezkontza zibil hori udaletxeko bilkura aretoan egiteko baimena ematea.

Barasoainen, 2018ko otsailaren 22an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1802710