54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Armañantzasko Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoz, onetsi zuen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.

Espedientea Idazkaritzan paratu zen hamabost egun baliodunean, toki entitatearen iragarki-taulan eta 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17koan, argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2018ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat. Hona hemen:

I. ERANSKINA

2018KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza, Torres del Rioko eta Elizagorriko udalekin partekatua. Kop.: 1. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: F. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. LO: %23,72.

II. ERANSKINA

Administrazio- eta lan-kontratudunen izenen zerrenda,
2017ko abenduaren 31n

Administrazio araubidea

Deiturak eta izena: Aliaga Moreno, Íñigo. Araubide juridikoa: AKB Maila: A. Lanpostua: idazkari kontu-hartzailea. Gradua: -. Administrazio egoera: -. Ego.: jardunean. Antzin.: 2017ko apirilaren 5a.

Laburdurak: Kop.: kopurua. F: funtzionarioa. AKB: administrazio-kontratua, bitartekoa. EGO.: egoera. LO: lanpostuko osagarria. Antzin.: antzinatasuna.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean aurkeztuta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10 artikuluak agintzen duenaren arabera.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean aurkeztuta Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Armañantzasen, 2018ko otsailaren 22an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1802656