54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, udaltzainen lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko otsailaren 16ko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

Bi udaltzainen izendapena.

Tokiko Gobernu Batzarrak urtarrilaren 15ean hartutako erabakiaren bidez, udaltzainen beste hiru lanpostu sartu ziren udaltzainen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian.

Horren ondorioz, eta izangaien puntuazioak ikusirik, epaimahaiak proposatu du txanda irekiko bi izangai behin-behinekoz onartutzat jotzea Nafarroako Segurtasun Eskolaren oinarrizko prestakuntza ikastaroa egiteko.

Igoera txandan, beste bi izangai izendatu behar dira; kasu honetan, bistan denez, ez dute egin behar aipatu eskolaren oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

Beraz, egokia da izendatzea igoera txandan lanpostua lortu dutenak, legezko prozedurak aurrera egin dezan. Horrenbestez, aho batez erabakitzen da:

1. David López Magaña eta Roberto Pellejero Azcona izendatzea Eguesibarko Udaleko udaltzain.

2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea hilabeteko epea dutela, izendapen-jakinarazpen hau ematen denetik aurrera, lanpostuaz jabetzeko. Zinpeko aitorpena edo promesa egin beharko dute lanpostuaz jabetu baino lehen, Nafarroako foru araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituztela dioen aitorpena alegia. Hala egin ezean, Eguesibarko Udaleko funtzionario izaera lortzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Sarrigurenen, 2018ko otsailaren 22an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1803040