54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Gizarte-langile izateko aldi-baterako kontrataziorako
izangaien zerrenda

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2017ko azaroaren 14an, 1894/2017 Ebazpena onetsi zuen. Hona hemen:

“Aurrekariak:

Lehenbizikoa.–Alkatetzaren ekainaren 30eko 1115/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren gizarte-langile lanpostuan (B maila/taldearen parekoa) aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata aldi baterako kontratuarekin aritzeko eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi hori 2017ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7an.

Bigarrena.–2017ko azaroaren 8an bukatu da aipatu deialdiaren hautapen prozesua.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.–Deialdiaren 5. oinarriak honako hau ezartzen du:

5.1. Hautapen prozesuaren kalifikazioa bukatu ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, herriko etxeko iragarki oholean eta udal web-orrian, bereizirik:

–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangai gaindituen zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.

–Prestakuntzarako izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.

5.2. Zerrenda bakoitzean, aprobatu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa).

5.3. Ondotik, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautaprobak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntzakoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera.

Beharrezkoa da adieraztea prestakuntzarako zerrenda hutsik dagoela, ez baita izangairik aurkeztu.

Aldi baterako kontratazioak egiteko izangai gaindituen zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera, honako hau da:

DEITURAK ETA IZENA

TESTAREN PUNTUAZIOA

PROBA
PRAKTIKOKO PUNTUAZIOA

PROBA
PSIKOTEKNIKOETAKO PUNTUAZIOA

PUNTUAZIO
OSOA

MORENO CONDE, SARA

24,67

40

13,70

78,37

SAETA DE LA TORRE, ANA

20,68

42,5

14,07

77,25

BAINES ZUGASTI, MIGUEL

17,35

36,5

14,44

68,29

Horrenbestez, ebatzi dut:

1. Onestea gizarte-langile lanpostuan (B maila/taldearen parekoa) aritzeko aldi-baterako kontrataziorako izangaien zerrenda, ondotik ematen den hurrenkerari jarraituz:

1.–Sara Moreno Conde.

2.–Ana Saeta de la Torre.

3.–Miguel Baines Zugasti.”

Tuteran, 2018ko otsailaren 22an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1802593