54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Rafael Magán López jauna, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Nafar Biltokien eta Erkidegoen Etxeen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian xedatzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Rafael Magán López jauna, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Nafar Biltokien eta Erkidegoen Etxeen Bulegoko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2018ko martxoaren 1az geroztik izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1802939