54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

6/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Cristina Gallego Álvarez andrea, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuko Protokolo Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Cristina Gallego andrea, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritzako Komunikazio Zerbitzuko Protokolo Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2018ko martxoaren 1az geroztik izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko otsailaren 27an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1802910