53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2018ko apirilaren 12an amaituko dela borondatezko epea, Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga dela bide, 2018. urterako igorritako kuotak ordaintzeko.

Ordainketa Caixabanken, Euskadiko Kutxaren, Nafarroako Rural Kutxaren, BBVAren, Banco Santanderren eta Banco Popularren edozein bulegotan egiten ahal duzu entitate bakoitzak ezarritako ordutegian, bai eta Interneten ere, gure web-orriaren bitartez: www.pamplona.es.

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Iruñean, 2018ko martxoaren 6an.–Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendaria, Gerardo Hurtado Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1803273