52. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Epatzea, administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko deialdiaren aurkako gora jotzeko errekurtsoan

18-00179 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ondoko honi buruzkoa: deialdia, C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Zizur Nagusiko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Enrique Guillermo Vázquez de Pradak eta Manuel Quintanilla Martínezek 18-00179 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri dute, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ondoko honen aurka: C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Zizur Nagusiko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren eginiko deialdia onesteko Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko irailaren 8an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki hori 2017ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioen egintza eta erabakiak inpugnatzeko Nafarrroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako errekurtsoei buruzko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuari idazketa berria eman zion maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari jarraikiz, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraikiz, epatzen dira espedientean interesdun gisa agertzen direnak eta dei egiten zaie aipatu auzitegian ager daitezen, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, gehienez ere.

Zizur Nagusian, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1803269