52. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERIAIN

Izendapen proposamena, C mailako administrari-ofizialaren bi lanpostu betetzeko, plantillako lanpostuak handitu gabe

Beriaingo Udaleko administrari-ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, plantillako lanpostuak handitu gabe eta oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko 9.2 oinarrian xedatua betetzeko, epaimahaiak izendapen proposamena igorri dio Beriaingo Udaleko alkate-udalburuari Amaia Eslava Jericó eta María Dolores Carrique Iribarne izangaien alde, horiek baitira oposizioa puntuazio handienarekin gainditu duten izangaiak.

Proposatutako izangaiek 30 eguneko epea izanen dute, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 9.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Beriaingo Udalaren Erregistro Orokorrean.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2018ko martxoaren 8an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1803384