52. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak otsailaren 23an emandako 269/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez laguntzen deialdi bat onetsi da, 2018. urterako, abeltzaintzako saneamendu kanpainetan hildako behi-aziendako taldeak berriz eratzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 387944.

Lehena.–Arauak.

Apirilaren 12ko 111/2016 Foru Aginduaren I. eranskinean daude arauak (aipatutako foru agindua Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 11ko 165/2017 Foru Aginduaren bidez aldatu zen).

Bigarrena.–Zenbatekoa.

80.000 euroko gastua, “Nahitaez hildako behiak ordezteko laguntzak” izeneko 710004 71320 7700 412203 partidaren edo Nafarroako Gastuen 2018ko Aurrekontu Orokorretan baliokidea izanen den partidaren kargura.

Hirugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2018ko otsailaren 22an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1802904