52. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 22an emandako 13E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, gehienez 50.000 euroko aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako diru-laguntzak emateko 2018ko deialdia onetsi da (ARTEM -50K).

Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta fundazioentzat da, estatutuetan jasota badute, beren xede eta helburuen artean, arte eszenikoekin eta musikalekin lotutako jarduerak egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN kodea (identifikazioa): 372865.

Iruñean, 2018ko otsailaren 22an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1802727