52. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa, 2018rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, 2018an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hala, 2018rako behin betiko onetsi diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak hauek dira:

1.–2018. urterako karga-tasak:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2728.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,80.

–Gainerako tasak ez dira aldatuko, TMIZa izan ezik, baldin eta, kasua bada, foru lege batekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea aldatzen bada.

2.–2018. urterako tasak:

–Pasabideko tasa, metro lineal bakoitza: 22,50 euro/urtea.

–Errodajea:

  • Motokultoreak: 28,50 euro/urtea.
  • Traktoreak, 40 zp bitarte: 55,50 euro.
  • Traktoreak, 40 zp-tik 60ra bitarte: 69,00 euro.
  • Traktoreak, 60 zp-tik 80ra bitarte: 82,50 euro.
  • Traktoreak, 80 zp baino gehiago: 98,00 euro.
  • Uzta-makinak: 107,00 euro.

–Hilerriko tasak: hiru horma-hilobiko zutabearen eta hezurtegiaren kontzesioa 25 urtetarako, beste 25 urtetarako berritzeko aukerarekin: 1.650,00 euro.

–Azterketarako eskubideen tasak: 6,00 euro.

–Obra lizentziak tramitatzeko tasak: 22,00 euro.

–Irekitzeko lizentzia tramitatzeko tasa: 55,00 euro.

–Jarduerarako lizentzia tramitatzeko tasa: 110,00 euro

–Lehen aldiz okupatzeko lizentzia tramitatzeko tasa: 55,00 euro etxebizitza bakoitzeko.

–Lurzatiak banantzeko lizentziak tramitatzeko tasa: 55,00 euro.

–0tik 3 urtera bitarteko Haur Eskolaren tasak: Hezkuntzako kontseilariak foru aginduaren bidez ezartzen dituenak, hau da, udalen haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan familiek ordaindu behar dituztenak, ikastetxe horiek Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatzen badira.

–Eguneko zentroaren tasak:

–Egunean zortzi ordu: 728,57 euro hilean.

–Egunean zazpi ordu: 637,50 euro hilean.

–Egunean sei ordu: 546,44 euro hilean.

–Egunean bost ordu: 455,36 euro hilean.

–Egunean lau ordu: 367,82 euro hilean.

–Egunean hiru ordu: 275,87 euro hilean.

–Egunean bi ordu: 183,92 euro hilean.

–Egunean ordu bat: 91,95 euro hilean.

–Gehitutako ordu bakoitzeko: 5,08 euro/ordua.

–Hirugarren adinekoen jantokiko tasa: 4,40 euro otordu bakoitzeko.

–Lokal publikoak erabiltzeko tasa:

–Kirol instalazioak erabiltzeko tasak:

  • Partikularrek irabazi-asmoz antolatutako ikastaro edo jarduerak emateko: 17,00 euro/ordua.
  • Ospakizun edo ekitaldi pribatuak egiteko:
  • Pertsona erroldatuak edo toki entitateak:
  • Oturuntzik gabe: 110,00 euro/eguna.
  • Oturuntzarekin: 455,00 euro/eguna (Udalaren kargura eginen den garbiketa barne).

–Udal igerilekuen tasak udaldirako:

  • Denboraldiko abonamenduak haurrentzat (13 urte arte): 30,00 euro.
  • Denboraldiko abonamenduak helduentzat (14-64 urte): 46,00 euro.
  • Denboraldiko abonamenduak 65 urtetik gorakoentzat: 37,00 euro.
  • –Eguneko txartela:
  • Haurrak: 2,50 euro.
  • Helduak eta 65 urtetik gorakoak: 5,00 euro.
  • Hilabeteko abonamenduak:
  • Haurrak: 19,00 euro.
  • Helduak: 29,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 22,00 euro.

–Ribaforadako NA-10263 ehiza-barrutian ehizan aritzeko baimenengatik (edo txartelak), honako tasa hauek ezartzen dira, modalitateen arabera (ordenantzaren 21. art.):

  • Herriko ehiztariek urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasa (kalteak direla-eta ematen diren ehizan aritzeko baimen bereziak barne): 200,00 euro.
  • Kanpoko ehiztariek urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasa (kalteak direla-eta ematen diren ehizan aritzeko baimen bereziak barne): 650,00 euro.
  • Urteko tasa, untxien kalteak direla-eta (untxi-harrapaketak baino ez, eta metodo hauen bidez: hudoz lagundua, eskopetekin, sareen bidez eta txakurrekin), eta azaroa, abendua eta urtarrila kenduta: 350,00 euro.
  • Urteko tasa, untxien kalteak direla-eta (untxi-harrapaketak baino ez, eta metodo hauen bidez: hudoz lagundua, sareen bidez eta eskopetekin): 250,00 euro.
  • Hobariak:
  • Herriko ehiztari gazteen artean ehiza sustatzeko asmoz, adinaren araberako honako hobari hauek ezartzen dira:
  • 14-16 urteko herriko ehiztariak (16 urte betetzen dituzten arte): doako baimenak.
  • Herriko ehiztari gazteak (16 urte beteta eta 18 urte betetzen dituzten arte): %50eko hobaria baimen guztien tasetan.
  • Adinari dagokion gaitasun fisikoa dela-eta, honako beste hauek:
  • Herriko ehiztariei (65 urte beteta eta 78 urte bete arte): %10eko hobaria aplikatuko zaie urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasan, herriko ehiztari izateagatik.
  • 78 urtetik gorako herriko ehiztariei (78 urte betetzen dituzten egunetik): %50eko hobaria aplikatuko zaie urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasan, herriko ehiztari izateagatik.

–“Ribaforadako Udalaren Musika Eskola” erakunde autonomoaren tasak, 2017-2018 ikasturterako:

  • Matrikula: 15,00 euro/2017-2018 ikasturtea.
  • Kurtsoetara joateagatiko tasek hobaria dute Ribaforadan eta Fustiñanan erroldatutako ikasleentzat, udal horiek Musika Eskola finantzatzen laguntzen baitute.
  • Bai Ribaforadako bai Fustiñanako musika taldeetakoak diren ikasle helduei 3,50 euroko hobaria emanen zaie.
  • Familia ugariek %33ko hobaria izanen dute, eta familia ugariko txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dute matrikula egiten denean.
  • Bigarren musika-tresna hautatzen duen ikasle bakoitzeko %20ko hobaria aplikatuko da bigarren tresna horretan, baldin eta aurreko urtean musika-tresna guztien eskolak aprobetxatu baditu (dagokion irakaslearen txostenarekin frogatuko da). Merkatze hori ez zaio gehitzen ahalko familia ugariarenari.
  • Hobariak ezin dira metatu.
  • Lehen hiruhilabetekorako (2017ko urria, azaroa eta abendua), 2016-2017 ikasturterako onetsitako tasak ezarriko dira.
  • 2018. urterako tasak: tasa hauek onetsi dira:

NESKA-MUTIKOAK

GAIA

RIBAFORADAKO ETA FUSTIÑANAKO IKASLEAK

GAINERAKO

HERRIETAKO IKASLEAK

Musikarako sarrera, 1.a eta 2.a (30 minutu astean)

22,60 euro/hiruhilekoa

29,84 euro/hiruhilekoa

Musikarako sarrera, 3.a (45 minutu astean)

32,30 euro/hiruhilekoa

42,63 euro/hiruhilekoa

Musika hastapena,1.a eta 2.a (ordu 1 astean)

41,98 euro/hiruhilekoa

55,41 euro/hiruhilekoa

Musika hizkuntza (2 ordu astean)

64,58 euro/hiruhilekoa

85,25 euro/hiruhilekoa

Jota eskola (ordu 1 astean)

45,21 euro/hiruhilekoa

59,67 euro/hiruhilekoa

Musika Hizkuntza + musika-tresna

(2 ordu astean musika hizkuntza, ordu erdi astean musika-tresna banaka, ordu 1 abesbatza, eta, 3.etik hasita, ordu 1 musika-tresnen taldea)

43,59 euro hilean

57,54 euro hilean

Musika hastapena, 2.a + musika-tresna

(Ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna banaka)

36,05 euro hilean

47,59 euro hilean

Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean)

33,37 euro hilean

44,05 euro hilean

HELDUAK

GAIA

RIBAFORADAKO ETA FUSTIÑANAKO IKASLEAK

GAINERAKO HERRIETAKO IKASLEAK

Musika hizkuntza (ordu 1 astean)

41,98 euro/hiruhilekoa

55,41 euro/hiruhilekoa

Musika hizkuntza eta musika-tresna (ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna)

40,90 euro hilean

54,00 euro hilean

Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean)

37,13 euro hilean

49,51 euro hilean

–“Udalaren Kirol Kontseilua” erakunde autonomoaren tasa hauek aldatu dira, 2017-2018 ikasturterako:

  • Gazte eta helduentzako jarduerak:
  • Astean ordubeteko edo 45 minutuko jarduerak: 30,00 euro/hiruhilekoa.
  • Astean 2 orduko edo 90 minutuko jarduerak: 60,00 euro/hiruhilekoa.
  • Astean 3 orduko jarduerak: 90,00 euro/hiruhilekoa.
  • Taldeko kirolak:
  • Benjaminen talde mistoa, kimuen talde mistoa, haurrak, kadeteak eta gazteak, eta eskubaloia: entrenamenduak astean 2 egunetan, eta partidak asteburuan: 65,00 euro/hiruhilekoa.

Gainerako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak ez dira aldatuko; izan ere, bere horretan mantenduko dira, argitaratu baitziren aurreko urteetako Nafarroako aldizkari ofizialetan.

Ribaforadan, 2018ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1801425