52. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2018ko lan egutegia

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean xedatuari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu, eta urteko lanaldia ezartzen, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten du) aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko enplegatuentzat, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 614/2017 Ebazpenari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko asteguneko jaiak zein diren zehazten baitu; eta ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa, Miranda Argako Udalak honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1.–Miranda Argako Udalaren langileendako 2018ko lan egutegia onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egongo baitira udal bulegoak. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 21a: San Benito, herriko zaindaria (Miranda Argako herriko jaia).

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 23, 24 eta 27a: herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 24a: Gabon eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

–Abenduaren 31: Urtezaharra.

2.–Udal bulegoak itxirik egongo dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago aipatutako jaiegunetan ere, horiek ere kontuan hartu baitira 2018ko lan egutegian.

3.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izango da.

4.–Zerbitzuaren beharrak direla-eta Alkatetzak udal langileak lanera deitzen baditu ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan edo lanik gabeko egunetan, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den bezala.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Miranda Argako Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Argitara ematen da, eta ohartarazten da erabaki hauen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

Miranda Argan, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1801313