52. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa xehetasun-azterketan, 960. lurzatiari eta A lurzati berriari (12. poligonoko 961.a zenari) dagokien horretan.
Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak aldaketa onetsi zuen Lekunberriko 12. poligonoko 960 eta 961. lurzatiei buruzko xehetasun-azterketan, Lekunberriko Udalak ofizioz sustatu eta Ángel Ibáñez Ceba udal arkitektoak prestatu baitu.

Aldaketaren helburua da indarrik gabe uztea hasierako asmoa, eraikigarritasunari buruzkoa, 1.025 m² pasatzea aurreikusten zuena Lekunberriko 12. poligonoko katastroko 961. lurzatitik Lekunberriko 12. poligonoko 960.era. Aldaketa dela eta, aurreko egoeraren balioetan uzten da eraikigarritasuna.

Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an, eta ez da jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu. Hortaz, xehetasun-azterketaren aldaketa behin betiko onetsita gelditu da.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 63. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Lekunberrin, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1803394