52. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, 2018an kultur jarduerak egiten dituzten pertsona
eta entitateendako diru-laguntzak emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da laburpena, 2018an kultur jarduerak egiten dituzten pertsona eta entitateendako diru-laguntzak emateko deialdiarena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 388306 eta Udalaren webgunean.

Helburua eta xedea. Deialdi honen xedea da diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, Eguesibarren 2018. urtean egiten diren kultur jarduera eta ekintzak laguntzeko.

Eskatzaileen betebeharrak.

Diru-laguntza jasoko dute eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beharkizun hauetakoren bat betetzen duten entitateek:

1.1. Irabazteko asmorik gabeko entitate edo elkartea izatea, helbidea udalerrian dutelarik.

1.2. Pertsona fisikoak, inskribatu gabeko talde edo elkarte baten ordezkari partikular gisa edo norbait ordezkatuz noizean behinkako ekimenetarako, irabazi asmorik gabe, Udalerrian erroldatuak, gutxienez ere urtebeteko antzinatasunarekin.

1.3. Entitateak, elkarteak edo pertsona fisikoak, partikular gisa eta irabazi asmorik gabe, jarduerak Eguesibarren egiten badituzte.

1.4. Eguesibarko Udalarekin lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu kontrataziorik edo bestelako kontratu edo konpromisorik sinaturik ez edukitzea, diru-laguntza zer proiektutarako eskatu eta horretarako, eta Eguesibarko Udalaren beste edozein arloren diru-laguntzarik jaso ez izana, jarduera hori bera gauzatzeko.

Diru-laguntzaren zenbatekoa. Deialdi honetako gehieneko zuzkidura 12.000 eurokoa izanen da, aurrekontuko ondoko partida honen kargura: 3340 148200 “Pertsona eta kultur entitateendako diru-laguntzak” izenekoa, hori guztia Eguesibarko Udalaren 2018. urteko gastuen aurrekontutik.

Eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Sarriguren, Garajonay kalea, 1), 08:30-14:30 ordutegian, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan ezarritako bulegoren batean.

Sarrigurenen, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1803114