52. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55.1 artikuluan eta 4/2005 Foru Lege hura garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Aitor Martínez Gil. Jarduera: arditegia (1.105 ardi eta 9 ahari). Tokia: 7. poligonoko 4223. lurzatia, Cabanillas.

Cabanillasen, 2018ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1803128