51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko otsailaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2018ko aurrekontu orokor bakarrean, kreditu berezia baita.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Urrotz Hirian, 2018ko otsailaren 27an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1802810