51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ziako Kontzejuko Batzarrak, 2018ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Zian, 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Joaquin Echeverria.

Iragarkiaren kodea: L1802814