51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2018ko otsailaren 19ko bilkuran eta erregelamenduaren araberako quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren udal ordenantzak:

1.–Ordenantza fiskal orokorra.

2.–Ordenantza fiskala, jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

3.–Ordenantza fiskala, jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresei kobratu beharrekoak, arautzen dituena.

4.–Ordenantza fiskala, lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituena.

5.–Ordenantza fiskala, ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena.

6.–Ordenantza fiskala, kontribuzio bereziak arautzen dituena.

6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrotz-Hirian, 2018ko otsailaren 28an.–Alkatea, Pedro M.ª Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1802923