51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Planeko A5 unitatean. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena.–Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Urrotz-Hiriko A5 unitatean (1. poligonoko 186. lurzatian) eraikigarritasuna handitzeko. Navarra de Estampación e Inyección SAk (NEINSA) sustatu du plana.

Bigarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzea hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea sustatzaileei.

Urrotz-Hirian, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, Pedro M.ª Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1802908