51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Aldaketa Tasak arautzen dituzten ordenantzetan.
Behin betiko onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2017ko azaroaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Tasak arautzen dituzten ordenantzetan.

Onespenaren erabakia 2017ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 21ean, eta jendaurrean egoteko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira.

Aldatu egiten dira industriarako zein etxeko horniduraren zerbitzuagatik ordaindu beharreko kuotak:

–Industriarako erabilera:

  • kuota aldakorra: m³ kontsumituak, 0,89 euro/m³.

–Etxeko erabilera:

  • kuota aldakorra: m³ kontsumituak, 0,74 euro/m³.

Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.

Rocaforten, 2018ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1802848