51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Jabari publikoko ondasunaren desafektazioa, 5. poligonoko
957. lurzatian. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 5. poligonoko 957. lurzati katastralarekin bat datorren parke publikoa (Valle Roncal 2, B), 4.985,45 metro koadroko azalerakoa, haren kalifikazioa aldatuz, jabari publikoko ondasun izatetik ondare-ondasun izatera, gero haren jabetza Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuari doan lagatzea tramitatu ahal izateko –arlo horretako indarreko araudian xedatuarekin bat–, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutu bat eraikitzeko.

Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, eta jendaurrean egoteko epean ez da alegaziorik aurkeztu; horrenbestez, 2018ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da aipatu lurzatiaren desafektazioa.

Ribaforadan, 2018ko otsailaren 28an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1802898