51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2018ko otsailaren 23ko osoko bilkuran hala erabakita, behin betiko onetsi dira Udalaren 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 16an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 292.028,99 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 39.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 27.934,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 188.301,15 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 23.171,39 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 9.600,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 580.035,53 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 179.302,33 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 144.647,16 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 4.818,87 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 222.085,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 5.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 24.182,17 euro.

Gastuak, guztira: 580.035,53 euro.

Arradan (Murillo el Cuende), 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1802744