51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

5.000,00 eurorainoko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza. Behin-behineko onespena

Miranda Argako Udalak, 2018ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5.000,00 eurorainoko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraituz, erabaki da espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimodunek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa izanen da eta ordenantza behin betiko onetsi, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eraginkortasun juridikoa izan dezan.

Miranda Argan, 2018ko otsailaren 23an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1802838