51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa puntuala Arau Subsidiarioetan (egiturazko antolamenduaren determinazioak) S8-5 unitatean.
Hasierako onespena

Martzillako Udalak 2018ko otsailaren 8an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala S8-5 unitatean, Andotrans S.XXI, SLU merkataritzako enpresak sustatua, Juan Manuel Aldeondo Sarasak idatzitako proiektuari jarraikiz. Xedea da 6. poligonoko 135. lurzatiari sailkapen berria ematea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzorua, industriarako erabilera duena izatera alda dadin; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan eta, horrek bidalita, 71.8 artikuluan ezarritako aurreikuspenekin bat. Espedientea jendaurrean egongo da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2018ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1802157