51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Hirigintzako kudeaketa-hitzarmenak. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2018ko urtarrilaren 25eko osoko bilkuran, erabaki du ezestea aurkezturiko alegazioak eta behin betiko onestea hirigintzako kudeaketa-hitzarmenak borondatez laga ziren finken jabeekin, lagatako finken hirigintzako aprobetxamendua esleitzeko, eta atxikitzeko udal plan orokor indardunaren AR1 banaketa eremuaren S4 sektoreko exekuzio unitateari, (lurzoru urbanizagarria dena), jabe bakoitzarentzat zehazten den hirigintzako aprobetxamenduarekin.

Hirigintzako kudeaketa-hitzarmenen hasierako onespena Udalaren osoko bilkuran egin zen 2017ko azaroaren 21ean eta 2017ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 25. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon da 20 egunez, iragarkia 2017ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 14an, interesdunek azter dezaten eta bidezko deritzen alegazioak aurkez ditzaten. Aipatu alegazioak Udalaren osoko bilkurak ebatzi ditu.

Lekunberrin, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1802117