51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Iguzkitzako Kontzejuko Batzarrak, 2018ko otsailaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Iguzkitzako Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iguzkitzan, 2018ko otsailaren 26an.–Kontzejuko burua, Raúl Galdeano Álvarez.

Iragarkiaren kodea: L1802759