51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketa, Kontzejuko hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Iguzkitzako Kontzejuko Batzarrak, 2018ko otsailaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kontzejuko hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta aldatutako artikuluen testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iguzkitzan, 2018ko otsailaren 26an.–Kontzejuko burua, Raúl Galdeano Álvarez.

Iragarkiaren kodea: L1802758