51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 319. lurzatian.
Hasierako onespena

Iguzkitzako Udalak, 2018ko otsailaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, bideen lerrokadurak aldatzearren (Kale Nagusia), eta 2. poligonoko 319. lurzatiaren azalera ahalmena 48,72 m²-tan handitzearren. Sustatzailea Idoya Acedo Pérez da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Espediente hori Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da, eta bidezkotzat jotzen diren nahi adina alegazio aurkezten ahal dira.

Iguzkitzan, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1802118