51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Funesko Udalak espedienteari hasiera eman dio bake epailea eta haren ordezkoa hautatzeko.

Horrenbestez, aditzera ematen da eskabideak aurkezteko epea ireki dela, hamabost egun baliodunekoa izanen baita iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Interesdunek, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan zehaztu gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen badituzte, eskabidea jaso eta aurkezten ahalko dute Funesko Udaleko Sarrera Erregistroan (Foruen plaza, 1).

Aditzera ematen da, Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Funesen, 2018ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1802755