51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Eugiko Kontzejuak, 2018ko otsailaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi du Kontzejuaren 2018ko plantilla organikoa.

Indarra duten xedapenak betetzeko, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eugin, 2018ko otsailaren 16an.–Kontzejuko burua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L1802335