51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

5C/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Lan Zerbitzuko zuzendariak emana, Mondelez España Galletas Production SLU enpresaren Vianako lantokiko hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Mondelez España Galletas Production SLU enpresaren Vianako lantokiko hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31004902011981) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2017ko maiatzaren 12an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkarien zati batek (CCOO, LAB eta UGT) sinatua 2018ko martxoaren 15ean eta zuzendua 2018ko urtarrilaren 17an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 7/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 17koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 19an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Mondelez España Galletas Production SLU enpresaren Vianako lantokiko hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1801499