51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Epatzea gora jotzeko 17-02575 errekurtsoan

M.ª Luisa Echávarri Ortigosak gora jotzeko 17-02575 errekurtsoa jarri zuen eta, horren barnean, epatzea ezin izan zaie jakinarazi María López Arzozi, Pureza Vidaurre Rubiori eta Milagros Vidaurre Rubiori; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu pertsonei jakitera ematen zaie 2018ko urtarrilaren 4ko epatze hori, hitzez hitz hauxe dioena:

“Epatzea.

Honen bidez, jakinarazten zaizu, espedientean interesduna zaren aldetik, gora jotzeko 17-02575 errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak 2017ko urriaren 5ean hartutako erabakiaren aurka, Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 3. banaketa-area birzatitzeko proiektuaren eta azken hirigintza-kuotaren onespena dela-eta.

Halaber, epatu egiten zaitut, zure eskubidearen aldekoa dela uste baduzu Nafarroako Administrazio Auzitegian ager zaitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiezu, 10 egun balioduneko epean jakinarazpen honetatik hasita.

Lizarran, 2018ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia”.

Lizarran, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1802995