51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan
(375/2017 prozedura arrunta)

Lizarrako Merkatondoa-3. banaketa-areako jabeen administrazio elkarteak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (375/2017 prozedura arrunta) jarri zuen eta, prozedura horren barnean, epatzea ezin izan zaie jakinarazi María Amatria Fernándezi eta Milagros Vidaurre Rubiori; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu pertsonei jakitera ematen zaie 2018ko urtarrilaren 25eko epatze hori, hitzez hitz hauxe dioena:

“Epatzea.

Honen bidez, jakinarazten zaizu, espedientean interesduna zaren aldetik, Lizarrako Merkatondoa-3. banaketa-areako jabeen administrazio elkarteak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (375/2017 prozedura arrunta) jarri duela Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak 2017ko urriaren 5ean hirigintzako espediente batean hartutako erabakiaren aurka.

Halaber, epatu egiten zaitut, zure eskubidearen aldekoa dela uste baduzu, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian ager zaitezen, bederatzi egun balioduneko epean jakinarazpen honetatik hasita.”

Lizarran, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1802994