51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2018ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Hasierako onespena 2018ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita ondoko xedapenetan agindutakoa: martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %20 (Bidasoa-Berroaran Mendietako Biltzarrean eta Kokoriko Mendietako Biltzarrean idazkari aritzeagatik dagokion diru-kopurua kenduta). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: OL. Euskara maila: C1 (ahozkoa eta idatzizkoa).

Jarduteko baldintzak: organikoki, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren mendekoa da. Batasuneko burua: Doneztebeko Udala. Jarduteko baldintzak: horretaz gain, Bidasoa-Berroaran Mendietako Biltzarrean eta Kokoriko Mendietako Biltzarrean ere idazkari kontu-hartzaile aritzen da.

Izenen zerrenda

Saez de Jauregui Urdanoz, Elvira. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean.

Elgorriagan, 2018ko otsailaren 23an.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1802683